XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Muga

Iparraldera joateko edota Iparraldetik Hegoaldera pasatzeko, muga dago.

Ba al dakizu zer den muga hori?

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ibiltzeko zenbait gauza jakin behar dira:

Nortasun agiria:

Muga pasatzean, bai polizia espainolak bai frantsesak, nortasun agiria eskatzen dute.

Zuk ba al daukazu?

Eta ez badaukazu zer beharko zenuke lortzeko?

Dirua:

Iparraldean diru espainola ezagutu eta onartzen dute leku askotan.

Beste batzuetan, ordea, pezetaz ordaintzen hasten bazara, ez dizute onartuko.

Zein diru mota beharko zenuke?

Diru espainolaren balio berdina al du?

Iparraldeko udalekuetara joateko, beraz, zenbait gauza kontutan hartu beharko dituzu.

Hemen jasotakoaz aparte beste hainbat azter itzazu.